- Noiz: Otsailak 18, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Bertso paperak paperean idatziriko bertsoak dira, honela, iraupenerako bermea eskaintzen zaio eta.
Jose Maria Iparragirre Balerdi (1820/08/13 – 1881/04/06)
Iparragirre abizena entzuterakoan, “gernikako Arbola” kantu ezaguna datorkigu burura. Dena dela, beste kantu askoren egilea ere izan zen urretxuarra: “Zibilak esan naute”, “Ume eder bat”, “Agur Euskalerria-ari”… 1820an jaioa, Iparragirrek bi alditan hartu behar izan zuen erbesterako bidea. Lehen Karlistadan, foruak defendatzearren, karlisten alde egin eta atzerriratu behar izan zuen. Besteak beste, Suitzan, Alemanian, Frantzian eta Ingalaterran ibili zen, gitarra besapean. Indultua jaso ondoren, “Gernikako Arbola” sortu zuen eta horregatik, Espainiako agintariek Euskal Herritik egotzi zuten. Ameriketan artzain ibili ondoren, 1881ean hil zen Ezkio-Itsason.
“Amak baleki”
Zibilak esan naute
biziro egoki
Tolosan biar dala
gauza erabaki
Zibilak esan naute
biziro egoki
Tolosan biar dala
gauza erabaki
giltzapian sartu naute
poliki poliki
negar egingo luke
nere amak baleki.
Jesus tribunalian
zutenian sartu
etzion Pilatosek
kulparik bilatu.
Jesus tribunalian
zutenian sartu
etzion Pilatosek
kulparik bilatu.
Neri ere arkitu ez
dirate barkatu
zergatik ez dituzte
eskubak garbitu.
Neri ere arkitu ez
dirate barkatu
zergatik ez dituzte
ezkubak garbitu.
…”