Zineforuma: “Loreak”

Event Date: 2016-11-22
Event Time: 10:15

LoreakAzaroaren 22an, ikasleentzako zine saioa izango dugu. “Loreak”, Jon Garañano eta Jose Mari Goenagarena.

Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan.

Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez.

Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.

Bi saio: 10:15 eta 18:15

Anima zaitezte klasekideekin etortzen!

© 2020 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?