Txangoa Mirandaolara!

Event Date: 2020-03-29
Event Time: 08:30

 

Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!!

Anima zaitez!!!

Martxoaren 29a, igandea. Mirandaola burdinola ikustera. Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Legazpira autobusez, Burdinaren museoa ikusi, Legazpitik paseoa eta ogitartekoa jan (nork bere ogitartekoa eraman), bazkalosteko kafe-solasa eginda, eta bueltako autobusa hartu.

 

Irteera: Goizeko 08:30tan, San Nikolas eleizaren aurrean. Puntualak izan, mesedez!

Itzulera: Bilbo, arratsaldeko 16:30ak aldera.

Izena emateko azken eguna: MARTXOAK 18, asteazkena!

Autobusa eta museorako sarrerak euskaltegiaren esku!

Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.

 

EMAN IZENA BERBALDUN HORI!!!

Informazio gehiago: 944158292

 

© 2020 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?