Event Date: 2019-11-17
Event Time: 09:20
Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!!
Anima zaitez!!!
Azaroaren 17an, igandea. Kolitzara. Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Balmasedara Bizkaibusean, bertan taberna batean gozaldu, mendira igo, ogitartekoa-eta jan (nork bere ogitartekoa eraman) menditik jaitsi, bazkalosteko kafe-solasa eginda, eta bueltako busa edo trena hartu. Mendiko botak eraman!
Irteera: Goizeko 09:20an, Termibusen. Puntualak izan, mesedez!
Itzulera: Bilbo, arratsaldeko 17:00ak aldera.
Izena emateko azken eguna: AZAROAK 14, osteguna!
Prezioa: Gure ikasleentzat doan.
Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.
EMAN IZENA BERBALDUN HORI!!!
Informazio gehiago: 944158292