Txangoa Pagasarrira!!!

Event Date: 2018-05-06
Event Time: 12:00

 

Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!!

Anima zaitez!!!

Maiatzaren 6an, igandea. Pagasarri, Bolintxutik. Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Trenez joango gara Abusura eta Buiatik igoko gara Pagasarrira. Bolintxuko presa ikusi ondoren, ogitartekoa jango dugu Pagasarrin, bazkalondoko kafea Bilbon hartu eta txangoa laurak aldera amaituko dugu. Nork bere ogitartekoa eraman.

 

Irteera: Goizeko 09:50ean, Abandoko tren geltokiaren sarreran. Puntualak izan, mesedez!
Itzulera: Bilbo, arratsaldeko 16:00ak aldera.

Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 3, osteguna!

Prezioa: Gure ikasleentzat doan.

Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.

 

EMAN IZENA BERBALDUN HORI!!!

Informazio gehiago: 944158292

 

© 2023 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?