Txakolina, Arabar Errioxako ardoa eta gazta dastaketa

Event Date: 2019-11-27
Event Time: 18:00

Mikel Garaizabalen esku eta HAZI-k sustatuta, DARABILBO programaren ekintzen barruan, ardo eta gazta dastaketa izango dugu euskaltegiko txokoan, azaroaren 27an arratsaldeko 19:00etan.

>ARDOAREN KOLOREAK ETA USAINAK

–Mahatsetik ardora. Zer da ardoa?

–Kataren definizioa eta faseak

–Ikusmena;Usaimena;Dastamena

–Ardoen dastaketa

Tragotxu batzuk hartzeko eta gazta on bat jateko aukera paregabea!!!

 

mikel-aurkezpenaMikel Garaizabal Pildain ardoaren kulturaren dibulgatzailea da. Ostalaritza eta Turismoa, Enoteknia eta Mahastizaintzako tituluak ditu eta Sommelierra da.

1996. urteaz geroztik, ardoaren munduan murgilduta dago; 1.500dik gora dastaketa saio, ikastaro eta txosten eman ditu, bai Estatuan bertan, bai atzerrian.

Ardoaren kulturaren dibulgazio lan horren barruan, lau liburu idatzi ditu, eta horietako bik, “Euskal Herriko Ardoak”“Bizkaiko Txakolina. Bidaia”, mundu mailako hainbat kategoriatako liburu onenen 2003 eta 2013ko Gourmand Saria irabazi zuten, Gastronomia liburuen Oscar saria deitzen zaion sari ospetsua.

Bainet ekoiztetxearen Yo Con Vino ardoari buruzko telesaioaren aurkezle eta koordinatzailea, eta hainbat argitalpen eta komunikabideetako ohiko kolaboratzailea da.

Gamarrako (Gasteiz) Ostalaritza Eskola-ko irakaslea da eta hainbat upategitan eta beste zenbait taberna eta jatetxetan arlo teknikoen aholkulari dihardu.

Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko dastatzaileen paneleko eta “Bizkaiko Txakolina” Jatorri Deiturako dastaketa-batzordeko kidea da, eta ardoaren munduarekin zerikusia duten hainbat proiektutan laguntzen du: Bizkaiko Txakolinaren Museo berria (bertako Zuzendari Teknikoa da); eta kalimotxo profesionaleko lehenengo lehiaketaren zuzendari eta koordinatzailea izan da, eta dastaketa artistiko berritzaile batean ere parte hartzen du.

© 2019 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?