Euskaltzaindiaren areto nagusian
Antzerki Eguna
“Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña”
Taberna baterako bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak konbokatu ditu, kaña bat ondo botatzen erakusteko. Aitzakia da bere kezkak, alhadurak, ilusioak eta desio frustratuak azaleratzeko.
Antzezlea: Mikel Martinez / Egilea eta Zuzendaria: Patxo Telleria.
“Agur eta Dolor”
Zu eta ni. Bidegurutzean bi harri koxkor. Nola egin aurrera? Norantz jo? GAIA: Bi emakume sorkuntzaren aurrean. Kultura eta bere pisua, bere eragina. Eta bakoitzaren barne mamuak… Nora garamatzate?
Antzezleak: Miren Gaztañaga eta Iraia Elias / Zuzendaria: Amancay Gaztañaga.