Pazko asteko barnetegia Bilbon eta Gorozikan

Event Date: 2016-03-29 to 2016-04-03

Aste santurako plan barik zabiltza? Azterketei begira indarberritu nahian? Ikasturtean ikasitakoa praktikatuz sendotu nahiko zenuke? Zure euskara hobetu nahi duzu?
Gure PAZKO ASTEKO barnetegietan daukazu aukera paregabea!

Mintzamena landu edota azterketak (HABE 1,2 eta 3 mailak, EGA, Osakidetza) prestatu ahal izango dituzu. Gainera, aisialdirako aukera zabala eskaintzen dugu. Bi aukera izango dituzue, Gorozikako barnetegian egonaldia, edo Bilbo Zaharra euskaltegian eguneko barnetegia.

Noiz: Martxoaren 29tik apirilaren 2ra

Non: Gorozikako Barnetegian

Egitaraua:
Goizez
09:00 – 11:00 Klase
11:00 – 11:30 Atsedenaldia
11:30 – 14:00 Klase
Bazkaria: 14:00 – 15:30
Arratsaldez
15:30tik aurrera: Mintzamen librea, ekintzak…
Guztira: 35 ordu klase
Otorduak ohiko ordutegietan
Prezioa: 295,00 €

Non: Bilbo Zaharra Euskaltegian

Egitaraua:
Goizez
08:30 – 11:00 Klase
11:00 – 11:30 Atsedenaldia
11:30 – 14:00 Klase
Bazkaria: 14:00 – 15:30
Arratsaldez
15:30 – 17:30 Klase
Guztira: 35 ordu klase
Bazkaria: Alde Zaharreko jatetxeren batean
Prezioa: 235,00 €
Informazio gehiago: 944158292
APUNTA ZAITEZ!!!

© 2023 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?