Pazko asteko barnetegia Bilbon eta Gorozikan

Event Date: 2018-04-03 to 2018-04-08

Aste santurako plan barik zabiltza? Azterketei begira indarberritu nahian? Ikasturtean ikasitakoa praktikatuz sendotu nahiko zenuke? Zure euskara hobetu nahi duzu?
Gure PAZKO ASTEKO barnetegietan daukazu aukera paregabea!

Mintzamena landu edota azterketak (HABE 1,2 eta 3 mailak, EGA, Osakidetza) prestatu ahal izango dituzu. Gainera, aisialdirako aukera zabala eskaintzen dugu. Bi aukera izango dituzue, Gorozikako barnetegian egonaldia, edo Bilbo Zaharra euskaltegian eguneko barnetegia.

Noiz? Apirilaren 3tik 7ra

Non? Gorozikako Barnetegian

Egitaraua:
Goizez
09:00 – 11:00 Eskola
11:00 – 11:30 Atsedenaldia
11:30 – 14:00 Eskola

Bazkaria: 14:00 – 15:30

Arratsaldez
15:30tik aurrera: Mintzamen librea, ekintzak…

Guztira: 35 eskola ordu
Otorduak ohiko ordutegietan

Prezioa: 295,00 €

Non? Bilbo Zaharra Euskaltegian

Egitaraua:
Goizez
08:30 – 11:00 Eskola
11:00 – 11:30 Atsedenaldia
11:30 – 14:00 Eskola

Bazkaria: 14:00 – 15:30

Arratsaldez
15:30 – 17:30 Eskola

Guztira: 35 eskola ordu
Bazkaria Alde Zaharreko jatetxeren batean

Prezioa: 245,00 €

Informazio gehiago: 944158292

APUNTA ZAITEZ!!!

© 2023 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?