Martxoak 8 “Kaleak gureak ere badira”

Event Date: 2017-03-08

Martxoaren 8an, Emakumearen eguna ospatzen da mundu osoan zehar. Urtero bezala, Bilbo Zaharra euskaltegian, emakumei omenalditxoa egingo diegu.
andre kale
Horretarako, euskaltegiko pasabidean, “ANDRE-KALE KALEA” erakusketa jarriko dugu. Bazenekien Bilbon ia 900 kale-izen direla, eta horietatik bakarrik 15 baino ez direla emakume izenak? (Casilda Iturrizar eta Epalzaren alarguna pertsona bera dira)

Erakusketa honetan Kale-izendegia eta Memoriaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Memoria da gizarte batek garrantzitsu jotzen duena eta datozen belaunaldiei transmititu nahi diena; kale izenak, monumentuak eta artearen errepresentazioak hiri batean oso garrantzitsuak dira memoria sortzen dutelako eta adierazten dutelako gizarte batzuentzat garrantzitsua dena.

Beraz, garrantzutsia da kale eta plazek emakume izenak izatea “garrantzitsutzat jotzen ditugunen” isla baitira, eta sinbolokikoki garrantzia handia dute.

Bilboko kale horien kokalekua eta daramaten izenaren historia ezagutzeko aukera paregabea izango duzue.

© 2020 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?