Event Date: 2023-02-25
Event Time: 08:00
Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunen arteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!!
Anima zaitez!!!
Otsailaren 25ean, larunbata. Ermuko Andre Mariaren santutegira (Laudio). Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Laudiora autoz, Ermuko Andre Mariaren santutegian autoa utzi, inguruko tontorretako habiaz eta lubakiz osaturiko Gerra Zibilaren garaiko Burdin Hesia ezagutu, bazkaldu (norberak bere bokata eraman), santutegira bueltan eta etxera.
Irteera: Goizeko 08:00an, San Nikolaseko eleizaren aurrealdean. Puntual izan mesedez!

Itzulera: Bilbo erdira, arratsaldeko 16:00ak aldera.
Izena emateko azken eguna: OTSAILAK 22, asteazkena!!