Zineforuma: “Errementari”

Event Date: 2018-10-25
Event Time: 08:00

Urriaren 25ean, ikasleentzako zine saioa izango dugu. “Errementari”, Paul Urkijo Alijorena eta Alex de la Iglesiak aurkeztuta.

10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate.

Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak.

Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.

Lau saio: 08:00, 10:00, 12:00 eta 16:00

Anima zaitezte klasekideekin etortzen!

© 2018 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?