Durangoko Azokara!!!

Event Date: 2022-12-08
Event Time: 09:30

Durangoko azoka 2022

 

Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunen arteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!!

Anima zaitez!!!

Abenduaren 8an, osteguna. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokara. Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Durangora trenez, kafetxoa-edo hartu eta azokara, azokatik irtetzerakoan bazkaltzera parke edo arkuperen batean (norberak bere bokata eraman), bazkaldu eta gero solasalditxoa eta etxera. Bidaia euskaltegiaren kontura. 

Irteera: Goizeko 09:30an, San Nikolaseko tren geltokian. Puntual izan mesedez!
Itzulera: Bilbo erdira, arratsaldeko 17:00ak aldera.
Izena emateko azken eguna: ABENDUAK 7, asteazkena!!

Prezioa: Gure ikasleentzat doain.

Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.

EMAN IZENA BERBALDUN HORI!!!

Informazio gehiago: 944158292

 


© 2023 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?