Agate Deunari kantari

Event Date: 2019-02-04
Event Time: All day

Anima zaitezte gurekin Santa Ageda abesten!

Etor zaitez, ahal dela baserritar jantzita, dotore, makila eta guzti ibiliko gara eta!

Otsailaren 4an,  goiko pisuko gela handian. Hainbat txanda egongo dira egunean zehar. Eta ahotsak goxatzeko, mistela eta erroskilak gure kontura!

Hasi praktikatzen!

 

 

“Aintzaldun daigun Agate Deuna

bihar da ba Deun Agate

etxe honetan zorion hutsa

betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz

aurten be igazko berberak

igaz lez hartu gagizun eta

zabaldu zuen sakela.

Zorion,  etxe  hontako  denoi!

oles  egitera  gatoz,

aterik  ate  ohitura  zaharra

aurten  berritzeko  asmoz.

Orain bagoaz alde egitera

agur dautsugu gogotik

Agate Deuna bitarte dala

ez eizu izan dongerik…   bat, bi, hiru…EUP!!”

© 2019 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?