{"id":11095,"date":"2022-01-26T10:10:04","date_gmt":"2022-01-26T09:10:04","guid":{"rendered":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/?p=11095"},"modified":"2025-07-06T10:12:51","modified_gmt":"2025-07-06T09:12:51","slug":"mariasun-landa-eta-juanjo-olasagarre-20220222","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/mariasun-landa-eta-juanjo-olasagarre-20220222\/","title":{"rendered":"Mariasun Landa eta Juanjo Olasagarre (2022\/02\/22)"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li>Noiz: Otsailaren 22an, asteartea, 19:00<\/li>\n<li>Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian<\/li>\n<\/ul>\n<h2>\u201cRamon Saizarbitoriaren MARTUTENE &#8211; 10 urte\u201d<\/h2>\n<h2>Mariasun Landa<\/h2>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"alignright\" src=\"https:\/\/bilbozaharra.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/02\/mariasun-landa-300x197.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"197\" \/>Errenterian Jaioa 1949an.<\/p>\n<p>Gizarte-langintza\u00a0ikasketetan\u00a0graduatu\u00a0ondoren,\u00a0Filosofia\u00a0ikasketak egin zituen\u00a0Parisen. Hauek amaitu ostean,\u00a070. hamarkadan\u00a0hain zuzen ere,\u00a0Euskal Herrira\u00a0itzuli zen euskalduntzera. Prozesu horretan bere helburuak lortzeko Zarauzko Ikastolara jo zuen. Han\u00a0Anjel Lertxundirekin\u00a0aurkitu zen eta orduan irakaskuntza munduan sartu zen. Hasieran ezkutuko lokal eta garajeetan ekin zion bere irakaskuntza ibilbideari eta garaiko euskarazko material eskasa zela eta, berak jardun zuen euskarazko materiala sortzen. Gerora, ikastoletako irakasleriaren kide egin zen,\u00a0Eusko Jaurlaritzaren\u00a0irakasleriaren euskalduntze programan irakasle lanari ekinez. Hortik\u00a0EHUko\u00a0Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan\u00a0Literaturaren Didaktika irakastera igaro zen eta bertan eman ditu erretiroa hartu aurretiko bere irakasle ibilbidearen azken urteak.<\/p>\n<p>Ezaguna da batik bat haurrentzat idatzitako\u00a0ipuinak\u00a0direla-eta,\u00a0Galtzerdi suizida\u00a0eta\u00a0Krokodiloa ohe azpian\u00a0izanik, besteak beste, ezagunenak. Arlo honetan, liburu ugari plazaratu ditu, bai eta hainbat sari lortu ere.\u00a0Euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren\u00a0arloan lortu dituen sarien artean, 1982an Txan Fantasmagatik Lizardi Saria, 1991n\u00a0Alex\u00a0ipuinagatik jasotako\u00a0Euskadi Saria\u00a0eta\u00a02003an\u00a0Krokodiloa ohe azpian\u00a0narrazioagatik eskuratutako\u00a0Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala\u00a0dira aipagarrienak.\u00a02014an, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia Saria jaso zuen.<br \/>\nMariasun Landaren lana hainbat hizkuntzatara itzulia izan da: gaztelania, katalana, galiziera, frantsesa, ingelesa, italiera, greziera, esloveniera, arabiera, koreera, etab.<\/p>\n<p><strong>\u201cIRAKURKETA ETA EBOKAZIOA\u201d<\/strong><br \/>\nHainbat sari ditu Haur eta Gazte Literaturaren esparruan; besteak beste,<br \/>\nLizardi Saria, \u201cTxan Fantasma\u201drekin, Euskadi Saria, \u201cAlex\u201dekin eta<br \/>\nEspainiako Sari Nazionala, \u201cKrokodiloa ohe azpian\u201dekin.<\/p>\n<h2>Juanjo Olasagarre<\/h2>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"alignright\" src=\"https:\/\/bilbozaharra.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/juanjo-olasagarre-300x189.jpeg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"189\" \/>Arbizun jaioa 1963an.<\/p>\n<p>Donostian psikologia-ikasketak euskaraz egin zituen lehenengo promozioko ikaslea izan zen. Lizentziatu zenez geroztik euskara eta hizkuntza irakastea ditu ogibide, bigarren hezkuntzan. Euskaltegi eta barnetegietan ere jardun zuen irakasle 1980ko hamarkadan. Hainbat hedabidetan kolaboratu izan du, hala nola,\u00a0Egin,\u00a0Egunkaria,\u00a0Berria\u00a0eta\u00a0Deia\u00a0egunkarietan, edo\u00a0Argia\u00a0astekarian. 2005etik sarean argitaratzen den\u00a0Volgako Batelariak\u00a0literatur aldizkariko partaide da, gaurko literaturaren inguruko kritika eta artikuluak plazaratu izan ditu bertan.<\/p>\n<p>Genero bat baino gehiago landu du Olasagarrek. Poesiatik ekin zion bere literatur ibilbideari, 1991n\u00a0Gaupasak\u00a0(Susa) bilduma plazaratuta, eta genero horri eskaini zion nagusiki bere traiektoriako lehenengo partea,\u00a0Bizi puskak\u00a0(Susa, 1996) eta\u00a0Puskak biziz\u00a0(Susa, 2000) lanak plazaratuta, nahiz eta tartean beste genero batzuetan ere sartu-irtenak egin zituen,\u00a0Hegazti errariak\u00a0(BBK-Euskaltzaindia, 1996) teatro-lana eta\u00a0Mandelaren Afrika\u00a0(Susa, 1998) kronika-liburua, kasurako. 2004an kaleratu zuen bere estreinako eleberria,\u00a0Ezinezko maletak\u00a0(Susa, 2004).\u00a0T (Tragediaren poza)\u00a0(Alberdania, 2008) izan zen bere bigarren eleberria, eta genero berekoa da orain arteko bere azken lana: Poz aldrebesa (Susa, 2017).<\/p>\n<p>W. H. Auden poetaren antologia baten itzultzaile ere bada Olasagarre (Susa, 1994), eta baita Philip Larkinen poesiarena ere. Era berean, bere lehenengo eleberria gaztelaniaz, italieraz nahiz errusieraz irakur daiteke.<\/p>\n<p><strong>\u201cMARTUTENE: IRAKURKETA BAT\u201d<\/strong><br \/>\nLiteratur genero guztiak landu ditu. Poesia saririk garrantzitsuenak irabazi<br \/>\nditu. Lau nobela argitaratuak: Ezinezko maletak, T, Poz aldrebesa, eta<br \/>\nberriki, Mamu eratortzeko moduak.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"2022-02-22 Mariasun Landa eta Juanjo Olasagarre\" width=\"1200\" height=\"675\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/IPbAbBjHbuw?feature=oembed&amp;wmode=opaque&amp;showinfo=0\" style=\"border: none\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Noiz: Otsailaren 22an, asteartea, 19:00 Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian \u201cRamon Saizarbitoriaren MARTUTENE &#8211; 10 urte\u201d Mariasun Landa Errenterian Jaioa 1949an. Gizarte-langintza\u00a0ikasketetan\u00a0graduatu\u00a0ondoren,\u00a0Filosofia\u00a0ikasketak egin zituen\u00a0Parisen. Hauek amaitu ostean,\u00a070. hamarkadan\u00a0hain zuzen ere,\u00a0Euskal Herrira\u00a0itzuli zen euskalduntzera. Prozesu horretan bere helburuak lortzeko Zarauzko Ikastolara jo zuen. Han\u00a0Anjel Lertxundirekin\u00a0aurkitu zen eta orduan irakaskuntza munduan sartu zen. Hasieran ezkutuko lokal eta garajeetan ekin zion [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":11096,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[48,49,51,56,137],"tags":[],"class_list":["post-11095","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-berriak","category-bilbo-zaharra-forum","category-ekintzak","category-klasikoen-irakurketa","category-martutene"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11095","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11095"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11095\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13018,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11095\/revisions\/13018"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/11096"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11095"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11095"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11095"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}