{"id":9877,"date":"2018-05-01T09:04:27","date_gmt":"2018-05-01T09:04:27","guid":{"rendered":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/?page_id=9877"},"modified":"2025-07-14T07:03:32","modified_gmt":"2025-07-14T06:03:32","slug":"txomin-agirre-biografia","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/forum-eta-irakurraldia\/klasikoen-irakurketa\/kresala\/txomin-agirre-biografia\/","title":{"rendered":"Txomin Agirre &#8211; Biografia"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-9892 size-full\" src=\"https:\/\/bilbozaharra.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/domingo-aguirre-badiola-euskomedia1.jpg\" alt=\"DOMINGO AGUIRRE BADIOLA EUSKOMEDIA\" width=\"435\" height=\"570\" srcset=\"https:\/\/bilbozaharra.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/domingo-aguirre-badiola-euskomedia1.jpg 435w, https:\/\/bilbozaharra.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/domingo-aguirre-badiola-euskomedia1-229x300.jpg 229w\" sizes=\"(max-width: 435px) 100vw, 435px\" \/>Domingo Aszension Agirre Badiola,\u00a0\u201cTxomin Agirre\u201d, Ondarroan jaio zen,\u00a01864ean, ekonomi maila apaleko familia baten barruan. Aita, arotza lanbidez, mutrikuarra zuen, eta ama\u00a0ondarrutarra. Ondarroa sasoi hartan\u00a0zeharo arrantzari emandako herri txiro\u00a0samarra zen, eta Txomin Agirreren\u00a0bizimodua ere behartsua izan zen\u00a0umetaro guztian. Kostaldeko giroak,\u00a0inguruneko pobreziak, eskasiak eta\u00a0abarrek zalantzarik gabe eragin handia\u00a0izan zuten Txominen izaera mamitzen:\u00a0gizon apal, zintzo eta jatorra izan zen\u00a0Txomin Agirre.<\/p>\n<p>Lehen ikasketak herriko eskolan egin\u00a0zituen eta, dirudienez, hasieratik sentitu zuen abadetzarako joera. Hala\u00a0ere, familiaren diru-baliabideak ikusirik,\u00a0ezinezkoa zitzaion herritik irten eta\u00a0beste inongo seminariotara joatea, eta\u00a0aitari bere arotz-zereginetan lagundu beharrean suertatu zen. Egun batean,\u00a0ordea, berebiziko aukera sortu zitzaion\u00a0Bilboko Artzipreste zen Mariano\u00a0Ibarguengoitia bertara azaldu eta\u00a0berarekin Bilbora morroi eta mezamutil\u00a0joateko proposamena egin zionean.<\/p>\n<p>Agirretarren pozerako halaxe gertatu zen, eta gainera gizon honi esker lortuko zuen gero Txominek Gasteizen\u00a01884etik 1888ra Filosofia eta Teologia\u00a0ikasteko beharko zuen diru-laguntza. Bertan adiskidetu zen Euskal\u00a0Literaturaren munduko beste\u00a0pertsonaia oinarrizko batekin, R.M.\u00a0Azkuerekin, hain zuzen.<\/p>\n<p>Txomin Agirrek, familia pobre bateko seme bati zegokionez, ezin izan omen zuen Seminarioan nahi bezain luzaro iraun, eta \u201ckarrera laburra\u201d eginda, orduko kategoria bereizkuntzen arabera, Karrantza aldera bidali zuten.<\/p>\n<p>Han epe laburra bete ondoren bere ordutik aurrerako bizitzaren gunea izango zuen Zumaiako Karidadeko Moja Karmeldarren ikastetxera joan zen kaperau. Gipuzkoako kostaldeko herri honetan, bertako giro lasaian gustora sentituz, sortu zituen bere\u00a0lanik onenak. Ibili zen, bai, hara eta\u00a0hona Euskal Herrian zehar, baina\u00a0Zumaia mantendu zuen ohizko\u00a0bizilekutzat, eta bertan hil zen 1920ko\u00a0urtarrilaren 14ean.<\/p>\n<h2>Testuingurua<\/h2>\n<p>Txomin Agirreren izaera hobeto\u00a0ulertzeko ezinbestekoa zaigu bera bizi\u00a0izan zen garaiko giro historiko, politiko\u00a0eta literarloari begiratu bat ematea.<\/p>\n<p>Umea zela ezagutu zuen karlisten bigarren gerratea (1872-1876). Hauamaitutakoan, Euskal Herriari\u00a0askatasun murrizte sasoia etorri\u00a0zitzaion Foruen deuseztapenarekin.<\/p>\n<p>Honekin batera, ordea, kontrako erreak zio gisa edo, euskal\u00a0kontzientziaren berpizkunde-garaia\u00a0gertatu zen. Inoiz baino gogorrago\u00a0paratu zen herria euskararen alde.\u00a0Euskal kultur mailan gorakada\u00a0nabaria egon zen, kultur elkarte,\u00a0aldizkari berri, lore-joko eta abarren\u00a0agerpenarekin. Letra-munduan obra\u00a0handiak sortu ziren: Kanpionen\u00a0Gramatika, Manterolaren Kantategia&#8230;\u00a0Iparragirre hortik zehar zebilen bere\u00a0\u201cGernikako arbola\u201d eta abar abestuz&#8230;<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-9887 size-full\" src=\"https:\/\/bilbozaharra.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/10751026_1.jpg\" alt=\"10751026_1\" width=\"230\" height=\"174\" \/>Euskal letren munduak, beraz, bultzada handia jaso zuen, baina\u00a0desadostasunak sortu zituen funtsezko\u00a0arazo bat zegoen, hizkuntzarena\u00a0berarena, hain zuzen. Garbizaletasun\u00a0edo garbizalekeriaren auzia pil-pilean\u00a0zegoen. Batetik, Sabin Arana eta bere\u00a0jarraitzaileak zeuden, euskararen\u00a0garbitasun-kontuetan mutur-muturreko\u00a0jarrera zeukatenak, erdal kutsuko\u00a0edozein hitz baztertu eta<br \/>\nneologismoetara behin eta berriz\u00a0jotzen zutelarik, ordurarteko euskal lan gehienak, erdarakadaz kutsatuak\u00a0zirela-eta, arbuiatuz.<\/p>\n<p>Bestetik, Azkueren iritzia zegoen.\u00a0Beronek, garbizalea izanik ere, tradizio zahar eta herrikoiari lotuta ikusten\u00a0zuen jarraitu beharreko eredua.<br \/>\nTxomin Agirre gehienbat bigarren\u00a0korronte honen barruan kokatu\u00a0beharko genuke. Garbitasunaren\u00a0kontuaz oso arduratuta zegoen; hitz\u00a0eta esaldien jatortasuna bilatzen zuen,\u00a0baina Aranaren neologismorik\u00a0onartzeke, nahiz eta sarritan\u00a0Larramendiren eragina nabaria izan.<\/p>\n<p>Edozein modutan ere, bai batzuen bai besteen helburu nagusia euskara berpiztea zen, eta hori emaitzetan nabaritu zen. Ordurarteko lan erlijioso edota didaktikoek nagusitasuna galdu zuten, eta benetako literatura egiten hasi zen. Hortxe dugu adibide gisa Txomin Agirreren obra. Bertan helburu didaktikoa eta tarteka mezu erlijiosoak begi bistakoak izan arren ezin zaio balore literariorik uka.<\/p>\n<h2>Lanak<\/h2>\n<h3><strong><span id=\"Nobela\" class=\"mw-headline\"><img decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-9939\" src=\"https:\/\/bilbozaharra.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/sin-titulo.jpg\" alt=\"\" width=\"435\" height=\"669\" srcset=\"https:\/\/bilbozaharra.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/sin-titulo.jpg 539w, https:\/\/bilbozaharra.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/sin-titulo-195x300.jpg 195w, https:\/\/bilbozaharra.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/05\/sin-titulo-480x738.jpg 480w\" sizes=\"(max-width: 435px) 100vw, 435px\" \/><\/span><\/strong><span id=\"Nobela\" class=\"mw-headline\">Eleberriak<\/span><\/h3>\n<ul>\n<li><i>Au\u00f1emendiko lorea<\/i> (1898, <i>Euskalzalen Moldagintza<\/i>)<\/li>\n<li><i>Kresala<\/i> (1902-1905, <i>Euskalerria aldizkaria<\/i>)<\/li>\n<li><i>Garoa<\/i> (1907-1912, <i>RIEV aldizkaria<\/i>)<\/li>\n<li><i>Ni eta ni<\/i> (1917, <i>Euskal-Esnalea aldizkaria<\/i>)<\/li>\n<\/ul>\n<h3><span id=\"Beste_batzuk\" class=\"mw-headline\">Beste batzuk\u00a0<\/span><\/h3>\n<ul>\n<li><i>Historia de Nuestra Se\u00f1ora de Iciar<\/i>, gaztelaniaz (1895).<\/li>\n<li><i>Sermoiak<\/i> (2000, <i>BBK-Labayru<\/i>)<\/li>\n<li><i>Leiendak<\/i> (1990, <i>Euskal Editoreen Elkartea<\/i>)<\/li>\n<li><i>Ipuinak<\/i> (1990, <i>Etor<\/i>)<\/li>\n<li>Olerkiak: <i>Ai balekite, Ama bat, Sarako lorea<\/i>.<\/li>\n<li>Narrazio herrikoiak: <i>Maiton Itzontzi, Anton Betozko<\/i>.<\/li>\n<li>Itzulpenak: <i>Arzaken lan batzuk eta Kanpionen Larraldeko lorea antzerki lana.<\/i><\/li>\n<li>Historia lanak: <i>Larramendiren bizitzaren berri labur bat<\/i>.<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Domingo Aszension Agirre Badiola,\u00a0\u201cTxomin Agirre\u201d, Ondarroan jaio zen,\u00a01864ean, ekonomi maila apaleko familia baten barruan. Aita, arotza lanbidez, mutrikuarra zuen, eta ama\u00a0ondarrutarra. Ondarroa sasoi hartan\u00a0zeharo arrantzari emandako herri txiro\u00a0samarra zen, eta Txomin Agirreren\u00a0bizimodua ere behartsua izan zen\u00a0umetaro guztian. Kostaldeko giroak,\u00a0inguruneko pobreziak, eskasiak eta\u00a0abarrek zalantzarik gabe eragin handia\u00a0izan zuten Txominen izaera mamitzen:\u00a0gizon apal, zintzo eta jatorra izan zen\u00a0Txomin Agirre. Lehen ikasketak herriko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":9892,"parent":9863,"menu_order":76,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[],"tags":[],"class_list":["post-9877","page","type-page","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/9877","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9877"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/9877\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16160,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/9877\/revisions\/16160"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/9863"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/9892"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9877"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9877"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9877"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}