{"id":7354,"date":"2009-08-06T02:08:19","date_gmt":"2009-08-06T01:08:19","guid":{"rendered":"http:\/\/bilbozaharra.poselab.com\/forum-eta-irakurraldia-2\/klasikoen-irakurketa\/peru-abarca\/"},"modified":"2025-07-22T00:03:15","modified_gmt":"2025-07-21T23:03:15","slug":"peru-abarca","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/forum-eta-irakurraldia\/lecturas-de-clasicos\/peru-abarca\/","title":{"rendered":"\u201cPeru Abarca\u201d"},"content":{"rendered":"<p><strong>PERU:<\/strong> Jangoikuak egun onak emon daijozala.<\/p>\n<p><strong>MAISU JUAN:<\/strong> Bai zuri bere adiskidia.<\/p>\n<p><strong>PERU:<\/strong> Berori baisen jaun apaindu batek o\u00f1ak imini ardan-etxe onetan? Toki au gizon baldres, zantar, aziera txarrekuentzat obia da, berori languentzat ba\u00f1o. Ez naz ni Jauna; abarkak o\u00f1etan, txapel bat buruban, gerrestuba gorputzian; au da nire apaindurija guztija: ba\u00f1a etxagun, izen onaren zalia nasan aldeti, ez oi nas sartu ardantegijetan nora ezian, premi\u00f1az, ta ezin bestez ba\u00f1o, ez jakolako etxagun begiratu bati ondo egiten buruba bat egitia gizon ospetsu, burrukari, ondatzalle, alper, ta baldanakaz. Ez nau oraingi\u00f1o inok ikusi ardauak igarota, gatx eginda, zabuka o\u00f1ak lokaturik, ez mi\u00f1a motelduta, ez begijak lausotuta, asko legez euren osasun, ondasun ta arimen kaltian. Bein ba\u00f1o geijagotan izan nas neure erriko Buru, edo Piel, ta darda ga\u00f1ian erabilli daruadaz ardao saltzallak belutu, edo ondo gautu artian daukeezanian etxe barruban nekezaliak, edo ate edegijaz ardaua salduten badabe debekauta daguan orduban. Ez deust ezek gorroto ta iguin geijago emoten nekezale edan-sarri, ta ardao zaleegijak ba\u00f1o. Zer esan nei bada berori emen ikusita? Aserratuko ezpalitxakio jakin gura neuke nor dan, ta zek ekarri daben ona.<\/p>\n<p><strong>MAISU JUAN:<\/strong> Adiskidia; imini egizu txapela buruban, ta esango deutsut nor nasan. Nas bada orai\u00f1ago igaro dozun erriko Barberua, ta deitu nabee gaiso bategana. Pagau deuste bisitako errial zidarra; ba\u00f1a ain dollorrak izan dira, zein da ez deusten atera trago bat: alan sartu nas emen kuartillu bat atera, eta zerbait jaatera, bada urrin egiten jat neure etxia barurik biurtuteko.<\/p>\n<p><strong>PERU:<\/strong> Nik uste neban bene benetako andikiren bategaz berba egiten nebala; agaiti nenguan txapela buruti kenduta lotsa nintzala berba egiten. Jakin baneu lenengoti Barberu txar bat ba\u00f1o etziniala, ez nintzan Jaunka zugaz egongo, ez da bere buru utsian. Eta Barberu errukarri bat, ta inoren gatxaz bizi dana; gaisorik ezpadabil zer jan ez daukana, ain arro ta apaindu? Ainbeste so\u00f1oko bitxidunez, eta ori astegun buru zurijan bidez zabiltzala?<\/p>\n<p><strong><img decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-15903\" src=\"https:\/\/bilbozaharra.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/07\/peru-abarca.jpg\" alt=\"\" width=\"385\" height=\"551\" srcset=\"https:\/\/bilbozaharra.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/07\/peru-abarca.jpg 699w, https:\/\/bilbozaharra.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/07\/peru-abarca-300x429.jpg 300w, https:\/\/bilbozaharra.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/07\/peru-abarca-672x961.jpg 672w, https:\/\/bilbozaharra.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/07\/peru-abarca-480x687.jpg 480w\" sizes=\"(max-width: 385px) 100vw, 385px\" \/>MAISU JUAN:<\/strong> Adiskidia, egizu berba modu obian: zuk ezdakizu zer dan Barberu izatia: lengo Barberu txaarrak ibilli oi zirian deshonretan euren opizijo onrauba; batuten zirian tabernetan ta nun nai; gitxi estudijau, ta gero ill edo bizi, errezeta bat egin, botikako asko artu eragin, erremienta txarrak euki, ta barriketa batzuk nekezaliai esanda, trago galantak ezarrita, Mediku jakitun batek ba\u00f1o pama geijago euki eruen. Ba\u00f1a gaur Medikuben pare gara. Asko aurreratu da Zirujijan. Ni egon nas Madrilgo ospitalian urte bijan. Asko ikusi dot; ta asko dakusanak, asko ikasi darua. Ostera bere dirautsut; zer dala uste dozu Barberuba?<\/p>\n<p><strong>PERU:<\/strong> Barberuba barberu ta mozolua mozolo. Mozolua ba\u00f1o nun dago egazti edertuago janzirik? Ba\u00f1a ezdau inos mozolo izateti urten. So\u00f1oko apaindubak ez deutsa gaisuari osasuna emongo. Biajon dagijala nire erriko Barberubak? Bere bideko janzija da txano gorri bat ta bere ganian txapel eskerga berrogei urte eukiko ditubana. Eztabil zu legez basatzarik basatza o\u00f1etako meiakaz, ta bai zaldi, berak beste urte ditubanian. Egija da, nun nai topetan dabela bazkari ta aparija. Guztijak asko gura deutsee bere lautasuna gaiti, ta jaten dau edozein gauza baserrijetan. Autor deutsut, ardao zaletxuba dala, buruba ta barruba berotu daruazala larregi, ta ori eria dan guztijan. Ba\u00f1a katubagaz zutinik zuzen egon ezin danian, topetan ditubala zanak, ta eskutur sendo ta ikara bagiaz ateraten deutsala ederto odola gaisuari. Au zelan dan ez dakit, alan dala bai.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>PERU: Jangoikuak egun onak emon daijozala. MAISU JUAN: Bai zuri bere adiskidia. PERU: Berori baisen jaun apaindu batek o\u00f1ak imini ardan-etxe onetan? Toki au gizon baldres, zantar, aziera txarrekuentzat obia da, berori languentzat ba\u00f1o. Ez naz ni Jauna; abarkak o\u00f1etan, txapel bat buruban, gerrestuba gorputzian; au da nire apaindurija guztija: ba\u00f1a etxagun, izen onaren zalia nasan aldeti, ez oi nas [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":15912,"parent":7336,"menu_order":59,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"page-templates\/irakurketa.php","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[162],"tags":[],"class_list":["post-7354","page","type-page","status-publish","has-post-thumbnail","hentry","category-lectura-de-clasicos-inicio"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/7354","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7354"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/7354\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16404,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/7354\/revisions\/16404"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/7336"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15912"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7354"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7354"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bilbozaharra.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7354"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}