-
Txokolari-(e)k eguneraketa bat bidali du
Hitzorduen postontzia taldean hace 6 años, 1 mes
Kaixo, lagun!
2017ko urtarrilaren 30ean, LU ETA LE antzezlana aurkeztuko dute Arriaga Antzokian. Bernardo Atxagak idatzita, Juan Carlos Pérezen musikarekin, euskaraz antzezten den obra hau Lourdes Iriondo eta Xabier Leteri buruzkoa da. Biak “Ez dok amairu” abangoardiako kultur mugimenduaren partaideak izan ziren, alegia, 60eko hamarkadan euskal kultura berreskuratzen eta berriztatzen aritu zen mugimenduaren partaideak.
Ahalik eta publiko gehien erakartzeko, oraingoan taldeko prezio berezi bat eskaini digute: sarrerak 8 eurotan!
Animatuz gero, komentatu zure irakasleari. Ea talde osoa konbentzitzen duzun.
Agur bero bat.
Itxura oso ona du eta aukera bikaina Arriagan antzerkia merke samar ikusteko.