• Noiz: Ekainak 15, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

Eider Rodriguez

 

Oreretan jaioa 1977an. Publizitatean lizentziaduna, kazetari eta editore lanetan ibilia. 2008an Katu jendea ipuin liburuagatik XI. Igartza saria irabazi zuen. Eguneroko bizitzaren itzalean geratzen diren istorio, egoera eta sentipenak bildu ditu zazpi ipuinen bilduma. Horren aurretik, Eta handik gutxira gaur (2004, Susa) eta Haragia (2007, Susa) eman zituen argitara.

Ur Apalategi

Parisen jaioa 1972an. Gaur egun, euskal literatura garaikidea irakasten du Paueko unibertsitatean. Gauak eta hiriak eleberriarekin egin zen ezagun, bost edizio, sari bat (Beterriko liburua 1997) eta gaztelerazko itzulpena (Las relaciones imperfectas) izan baitzituen. Haren ondotik, Gure gauzak, S.A. (Ultriusque Vasconiae, 2004) eta, berriki, Fikzioaren izterrak (Susa, 2010) etorriko ziren. Azken lan honekin Kritikaren sari nazionala irabazi du.  

Jardunaldiaren Bideoak

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?