DOHAIN C1 maila helburu duten 16-18 urteko ikasleentzat

2023-2024 ikasturtean, euskararen C1 helburu maila duen ikastaro batean izena ematen badute, bakarrik 20€ ordaindu beharko dute euskaltegian. 20€!!!!! Kurtso oso batengatik!!!

Zer baldintza bete behar dute ikasleek? Laburbilduz, 16-18 urte izatea eta matrikula egitea C1 mailako ikastaro batean.

Non egin daiteke eskaera? Euskaltegian bertan, izena ematerakoan.

Zer behar da dirulaguntza eskatzeko? Ikastarorako matrikula inprimakiaz aparte, 20 € ordaindu, dirulaguntza eskatzeko eskaera inprimakia beteta (euskaltegian bertan emango zaizu) eta NANaren kopia.

Informazio gehiago euskaltegian bertan edo HEMEN.

Log in with your credentials

Forgot your details?