Archive for category: Juanita Mir

5. pista: Bilboko espetxeak

Juana Mir Derioko hilerrian fusilatu zuten, 1937ko abuztuaren 5eko goizaldean, Euzkadi egunkariko kazetari eta La Tarde egunkariko kolaboratzaile Melchor Jaureguizar Hospitalecherekin (Gogor ezizenarekin idazten zuen) eta beste 13 lagunekin batera. Bilbon milaka pertsona atxilotu eta kartzeletan sartu zituzten, ez bakarrik gudariak eta milizianoak, baita erantzukizun politiko, sindikal edo sozialengatik...

Continue reading

4. pista: Juanaren Atxiloketa

Ekainaren 17an, La Tarde egunkariak ateak itxi behar izan zituen, Bilbo frankistek okupatzear zegoenean (azken alea 1937ko ekainaren 16an argitaratu zen). 1937ko uztailaren 6an atxilotu zuten Juana, eta Larrinagako kartzelan sartu zuten. Uztailaren 20an gerra-kontseiluan epaitu zuten, eta subertsio gorri-separatistaren propagandista izateaz eta Mugimenduaren aurkako ideiak zabaltzeaz akusatu zuen....

Continue reading

3. pista: Juanita hedabideetan lanean

1923az geroztik, Euskalerriaren Alde aldizkarian kontakizun batzuk argitaratzen hasi zen, kostunbrista kutsukoak eta euskal landa-munduan inspiratuak, hala nola, Axun (1923), Juan Miguel (1925) edo Abendaño-Baldabazayta, ¿Leyenda? ¿Historia? (1928). Aldi berean, Bilboko La Tarde egunkarian lanean hasi zen, hasieran enkargu txikiak egiteko, baina pixkanaka bere kolaborazioak sartzen hasi zen, harik...

Continue reading

2. pista: Juanita aktore afizionatua

Urte haietan, Juana gazteak bere jarduera intelektualari ekin zion, baina erakutsi zuen Iruñeko jatorria ez zuela ahaztu: Bilboko Nafar Ateneoarekin kolaboratu zuen, Nafarroako Etxeko bileretara joan zen eta Ropero Navarro izenekoan parte hartu zuen. Azken horrek haurrentzako jaialdiak eta kultur jarduerak antolatzen zituen egun seinalatuetan, bereziki San Ferminetan. Ateneo...

Continue reading

1. pista: Mirtarrak Bilbora

Victoriano Mir y Mata kazetari ezagunaren alaba, Iruñean jaio zen 1893ko otsailaren 14an. Aitak hainbat hedabidetan lan egin zuen, eta XX. mendeko lehen hamarkadan Bizkaiko egunkari garrantzitsu bateko zuzendari izendatu zuten. Horren ondorioz, familia Bilbora etorri zen 1910ean, Juanitak 16 urte zituenean.  Zein zen egunkaria eta non zegoen haren...

Continue reading

Log in with your credentials

Forgot your details?