Bilboko Udalak jakinarazi nahi dizu euskara ikasteko 2016ko deialdian, 2015-2016 ikasturteari dagokiona, honako talde hauek sartzea aurreikusi dela:
- 2002 urtean edo ondorengo urteetan jaiotako umeen guraso eta legezko tutoreak.
- Haur eta gazteen aisialdiko begiraleak eta haur eta gazteen kiroleko begirale eta entrenatzaileak edo titulazioa eskuratzeko ikasketak egiten ari direnak.
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak, hau da, DBEren titularra eta bizikidetza unitatea osatzen duten pertsona onuradunak.
Diru-laguntza jasotzeko eskakizunak hauek izango dira: azpimaila 1 gainditzea eta %70eko asistentzia.
Diru-laguntzen oinarriak IRAILAren hasieran argitaratuko direla eta eskabideak aurkezteko epea irail osoan izatea aurreikusten da. Oinarriak Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean eta Udalaren web orrian egongo dira ikusgai.
Komunikazioa: Oinarriak argitaratzen diren egun berean euskaltegi guztiei mezu elektronikoa bidaliko diegu, bai eta 2014-2015 ikasturtean diru-laguntza eskaria egindako pertsona guztiei, bai eta euskera@bilbao.eus helbidean eskaera egiten dutenei ere. how to use a bong
Euskara eta Hezkuntza Saila / Área de Euskera y Educación
Euskara Zuzendariordetza / Subdirección de Euskera
Venezuela plaza 2, 7
94 420 44 16 / 51 61 / 44 18
euskera@bilbao.eus
www.bilbaoeuskaraz.com