Noiz: Otsailak 12, asteartea, 19:00
Non: Euskaltzaindiako egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
“Hitzaldia euskal literatura zaharrari buruz Martuteneko kartzelan”
Bernardo Atxaga
Asteasun jaioa 1951an.
Euskal idazlea. Bereziki, 1988 urtean plazaratu zuen Obabakoak ipuin-blduma izan zen ospea eman zion lana, hainbat hizkuntzatara itzulua izan dena. Literatur genero guztiak jorratu ditu. Saririk garrantzitsuenak (Espainiako Nazionala, Euskadi saria,…) irabazi dituen idazlea. Haren liburuak hizkuntza askotara itzuli dituzte. Poesiaren alorrean ere lan inportanteak eman ditu argitara: Etiopia (1978), esate baterako. 2007 urtetik euskaltzain osoa da.
Egun honetako gaia, “Itzulpena kristalezko zubi bat da”. Berak esana da: “Oraingo egoera erokeria da. Itzulpenarena estatu auzi bat
da. Aparteko kontselaritza bat behar luke, eta behar bezala antolatzeko plan orokor bat. Eta azpigai bat litzateke nora bideratuko ditugun itzulpenaren indarrak”.
Jose Kruz Gurrutxaga
Azkoitian jaioa 1973an.
Aktore eta zuzendaria. Zineman, antzerkian zein telebistan aritzen da. ETBko Goenkale telesailean hasi zen 1994an, eta orduz geroztik, beste hainbat serietan parte hartu du: Ertzainak (1999), El Comisario (2000), Policías, en el corazón de la calle (2000), Campus (2000), Hospital Central (2002), Balbemendi (2006), Mi querido Klikowsky (2007).
Zineman, besteak beste, Ander (2009), Y ahora, ¿qué hacemos? (2013), Todos estamos invitados (2013), Hileta (2016), eta La víctima número 8 (2018) filmeetan parte hartu du, eta antzerkian Irri par txou (2015) Ion Martínezekin batera, Declaración de Guillermo (2017, lanaren egokitzapena ere berak egin zuen), eta Umorea (2017) bakarrizketa.