Udako Barnetegia Gorozikan 2018

Uda honetarako plan berezirik ez, eta zure euskara hobetu nahi duzu? Bilbo Zaharra euskaltegiak Gorozika barnetegira gonbidatzen zaitu, abuztuko lehenengo zein bigarren hamabostaldian.

Mintzamena landu edota azterketak (HABEko B1, B2 eta C1 mailak, EGA, Osakidetza) prestatu ahal izango dituzu. Gainera, aisialdirako aukera zabala eskaintzen dugu. Urdaibaiko biosferan dugu aterpetxea, kokaleku pribilejiatuan beraz, eta Muxikatik hainbat irteera antolatuko ditugu inguruko herrietara.

Hona hemen txanden gutxi gora beherako egitaraua:

Abuztua: 1. txanda (abuztuak 6-18) eta 2. txanda (abuztuak 20 – irailak 1)

EGUNAESKOLAKIRTEERA/JARDUERA
1. eguna (astelehena)Harrera goizeko 8,30etan.
Goizez eta arratsaldez
2. eguna (asteartea)GoizezArratsaldez, ekintzabarnetegian. *
3. eguna (asteazkena)Goizez eta arratsaldez
4. eguna (osteguna)GoizezArratsaldez, irteera.
5. eguna (ostirala)Goizez eta arratsaldez
6. eguna (larunbata)GoizezArratsaldez, irteera.
7. eguna (igandea)Egun osoko irteera.
8. eguna (astelehena)Goizez eta arratsaldez
9. eguna (asteartea)GoizezArratsaldez, irteera
10. eguna (asteazkena)Goizez eta arratsaldez
11. eguna (osteguna)GoizezArratsaldez, irteera
12. eguna (ostirala)Goizez eta arratsaldez
13. eguna (larunbata)GoizezBazkalostean, amaitu

* Bertso-afaria

Prezioa txanda bakoitzeko: 460,00 €

Ordutegia

  • Gosaria: 08:00
  • Goizez: Eskolak
    • 9:00-11:00
    • 11:00-11:30 atsedenaldia
    • 11:30-13:00
  • Bazkaria: 14:00
  • Arratsaldez: Eskolak 15:30-18:30 edota irteerak-mintzamen librea
  • Afariak: 21:00

ANIMA ZAITEZ!!!

Matrikula egiteko epea maiatzaren 2tik aurrera zabalik, zatoz gure bulegora edo bete online inprimakia.

© 2018 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?