• Noiz: Azaroak 5, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

Esteban Urkiaga, “Lauaxeta”, Laukizen jaio 1905ean eta Mungian bizi izan zen. Durangoko jesuiten ikastetxean ikasi zuen. Apaiz ikasketak egin zituen Loiolan eta Oñan, baina lehen meza eman baino lehen utzi zuen apaizgoa. Loiolan piztu zitzaion euskararen sukarra, aita Estefania irakasle euskaltzalearekin eta, besteak beste, Jokin Zaitegi eta Andima Ibiñagabeitiarekin. Euskadi izeneko egunkari abertzalean egin zuen lan. Ondo ezagutzen zuen Europako literatura. Bi poema liburu argitaratu zituen. 1937ko ekainaren 25ean hil zen, afusilatuta.

“Amayur Gaztelu Baltza”

Amayur gaztelu baltz ori

-berreun gudari oro sumin-

zaintzen zattuben zaldu onak

Naparra-aldez egin dabe zin.

Izkillu gorriz zenbat gaste

bildur-bako mendittar lerden.

Eta orreik, Yatsu jaun orreik,

Jabier’eko zaldun guren.

Ikurrin bat -kate ta lilli-

torre gottijan zabal dago.

Bera salduko daun semerik

mendi onetan ezta jayo.

Amayur’ko ate-zain orrek

zidar turutaz oyu-egik.

Baztan-ibarran zenbat etsai,

arrotz-gabe eztago mendirik!

Hitzaldiaren Bideoak

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?