Hemen gaude, autoikaskuntzako taldea!!

Aurten txango polit bat egin dugu. Krisek eta Garbiñek (gure tutoreak) primeran antolatu dute txangoa eta euskaltegia portatu da!

Larunbatean San Nikolasen geratu ginen, eta han denok neskak ginela konturatu ginen eta gure gizonak??

Kotxeak hartu eta Urkiolara abiatu ginen. Heldu baino lehen eten txiki bat egin genuen errepide ondoan iturria eta Karobia ikusteko. Handik Urkiolako aparkalekura eta motxilak bizkarrean Saibi mendira igo ginen, tontorreraino!!

Bitartean txantxak, abestu eta argazkiak egin genituen, umore onez gindoazen danok. A zer nolako paisaiak!!

Jaitsieran, interpretazio gunea bisitatu genuen, merezi du ikustea!

Pote bat hartu, (irakasleek pintxoa ere) etxeko ardi gazta erosi eta Santutegira. Ederra, desberdina, magikoa da.

Hantxe bertan, Lagunetxean bazkaldu genuen, pagaditik buelta eder bat eman ondoren,  dena goxo-goxo!!

…Eta honaino konta dezaket, gainerakoak zeuek imaginatu!!

 

Cruz Graña

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?