Irati Jimenez eta Edorta Jimenez “Hitzaldia” (2026/06/02)

  • Noiz: Ekainaren 2an, asteazkena, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Irati Jimenez

Bermeon jaioa 1977an.

Euskal idazle eta kazetaria, Edorta Jimenez idazlearen alaba.

EITBn erredaktore, gidoilari eta aurkezle ibili zen ikus-entzunezko komunikazioko ikasketak EHUn amaitze zituen bitartean. Gero Euskadi Irratira egin zuen salto.

Bere lehenengo sarraldia literaturan 2002an izan zen, oso famatua izandako giza-eskubideen aldeko aktibista afroamerikarrari buruzko haurrentzako biografia batekin; Malcolm X: Duintasunaren kolorea. Literatura-genero askotarikoak landu ditu. Bere lanen artean aipatzekioak dira, besteak beste: nobelgintzan Bat, bi, Manchester (2006, Agustin Zubikarai saria); ipuingintzan Laranja azalater negarra (2008, Donostia Hiria saria); eta saiakeran, Begiak zabalduko zaizkizue (2021, Euskadi saria). Deabruaren Eskola proiektuan Txillardegiren hainbat testu jaso ditu.

Gaurkoak “Txillardegiren itzalaren aterpean” hitzaldia ekarriko digu.

Edorta Jimenez

Mundakan jaioa 1953an.

Euskal idazlea. Irakasle ikasketak egin zituen. Idazketa ez ezik, itzulpena, irakasletza, kazetaritza, telebistako zein zinemako gidoilaritza izan ditu ogibide, bestek beste.

Ibilbide oparoa egin du euskal literaturan (ia liburu bat urtero 1985etik), eta genero ugaritan murgildu da: poesia (batez ere Omar Nabarro ezizenarekin), eleberria, narrazioa, biografia… Guztira 30 liburu publikatu ditu. Azken urteotan eleberrigintza historikoa eta kronika landu ditu batez ere. Bere azken lana Aizkora eta gutunak izan da (2025).

1997an Badator Mari Jaia abestiaren hitzak sortu zituen, geroago Bilboko Aste Nagusiaren abesti ofizial edo himnoa bihurtuko zena, Edorta Jimenez ihitzak eta Kepa Junkera trikitilariak musika eta moldaketa egin zituen.

Gaurkoan “Txillardegiren aterkia” hitzaldia ekarriko digu.

Log in with your credentials

Forgot your details?