4. pista: Juanaren Atxiloketa

Ekainaren 17an, La Tarde egunkariak ateak itxi behar izan zituen, Bilbo frankistek okupatzear zegoenean (azken alea 1937ko ekainaren 16an argitaratu zen). 1937ko uztailaren 6an atxilotu zuten Juana, eta Larrinagako kartzelan sartu zuten. Uztailaren 20an gerra-kontseiluan epaitu zuten, eta subertsio gorri-separatistaren propagandista izateaz eta Mugimenduaren aurkako ideiak zabaltzeaz akusatu zuen. Akusazioak zioenez, 1937ko maiatzean idatzitako artikuluetan “kausa gorri-separatista jarraitzera bultzatu zuen” eta Armada Loriatsua “iraindu zuen, egitate guztiz faltsuak eta Espainia Berriaren Kausarentzat mespretxuzko eta kalumniazko hitzak erabili zituen”.

Non zegoen Larrinagako kartzela?

 

43.25545101295177, -2.918971119167616

Log in with your credentials

Forgot your details?