3. pista: Juanita hedabideetan lanean

1923az geroztik, Euskalerriaren Alde aldizkarian kontakizun batzuk argitaratzen hasi zen, kostunbrista kutsukoak eta euskal landa-munduan inspiratuak, hala nola, Axun (1923), Juan Miguel (1925) edo Abendaño-Baldabazayta, ¿Leyenda? ¿Historia? (1928).

Aldi berean, Bilboko La Tarde egunkarian lanean hasi zen, hasieran enkargu txikiak egiteko, baina pixkanaka bere kolaborazioak sartzen hasi zen, harik eta 1937an La mujer escribe izeneko atal propioa izan zuen arte. Urte hartan egunkarietako orrialdeek lehentasuna eman zieten Francoren tropen aurrerapenei, eta Juanak argi eta garbi salatu zuen gerraren ankerkeria.

La Tarde egunkariak beste egunkari garrantzitsu batzuekin partekatzen zuen egoitza, hala nola El Correorekin edo euskara hutsean idatzitako lehen egunkariarekin, Diario Egunarekin.

Non zegoen egoitza hori?

Log in with your credentials

Forgot your details?