• Noiz: martxoak 6a, osteguna, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

Itxaro Borda eta Ibon Rodriguezek Bizenta Mogelen testuetan oinarritutako emanaldi musikatua eskainiko digute.

Itxaro Borda

Baionan jaioa 1959an.

Euskal idazlea da; lanbidez postaria da Baionako Santizpirituko bulegoan eta luzaz Maulen eta Ivry-sur-Seinen (Val-de-Marne) ere egon da.

Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen hangoa baitu familia. Donapaleuko Jean errekarte lizeoan nekazaritzako batxilergoa atera eta Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean. Mauleko ikastolako gurasoen elkarteko eta Seaskako presidentea ere izan zen 1990eko hamarkadan. Gaur egun Baionan bizi da.

Literatura-genero guztiak landu ditu. Literaturaren alorrean 1982an, Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen, Luzien Etxezaharretarekin batera. Lehen liburua 1984an argitaratu zuen (“Bizitza nola badoan”) Maiatz argitaletxean. Euskal abeslarientzat kantak izkiriatzen ditu eta artikuluak euskarazko prentsarako. Urteetan Berriako kolaboratzailea izan da.

Bordaren poesiak bere gain hartzen ditu, poeta orok eritasun gisa pairatu behar duen izaera minberarekin batera, emetasunaren kontzientzia eta Euskal Herri alineati batenganako hastio kritikoa. (K.I.)
 
Dozena bat eleberri ditu publikatuak, tartean, Amaia Ezpeldoi detektibearen sortakoak. 2002an Euskadi Saria irabazi zuen %100 Basque lanagatik. Liburu hori Klasikoen Irakurraldi Jarraitua ekimeneko protagonista izan genuen 10. edizioan.

Ibon Rodriguez

Sestaon jaioa, 1978an

Ibon Rodriguez Garcia musikaria, IBON RG bakarkako proiektuan ahots hutsezko esperimentazioak egin izan ditu, inprobisaziotik abiatuta, baina baita molde zaharreko konposizioak ere, ahots hutsez zein pianoa lagun.

Musika sortzen hasi zenetik, hainbatekin kolaboratu du, (Xabier Montoiaren “Mundu Miresgarria, Mursego, Itxaro Borda…), hainbat taldetan parte hartu eta hartzen du (Eten, Le Noise, eta abar…), Gernikako Kafea & galletak ekimenean, beste hainbat musika tresna erabiliz (gitarra, pianoa, tronpeta, tronboia, sintetizadorea…).

Musikarekin lotutako elkarlan ugaritan parte hartu du. Besteak beste, 2024an ‘iaquin vahu’ diskoa eman zuen argitara, euskaraz inprimatu zen lehen liburuko (Linguae Vasconum Primitiae) olerki guztiak biltzen dituen disko-liburua. Lanaren ernamuina izan zen Itxaro Bordarekin batera Bilbo Zaharra Forumean egindako aurkezpena.

 

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2025 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?