Haberen 4. Maila / administrazioaren 4. Hizkuntz eskakizuna

HABEk 4. mailako ikastaroa abiarazi du, eta horrekin alfabetatze eta berreuskalduntze prozesua luzatu egin da. Orain arte prozesuak hiru zati bazituen (1. maila, 2. maila eta 3. maila-EGA), hemendik aurrera lau zati izango ditu. 4. maila hau sakontze ikastaroen lekua betetzera dator, eta alde horretatik EGAtik gorako maila edo post-EGA dela esan genezake. Metodologia eta helburuak oso bestelakoak izanik, EGArekin zerikusirik ez duen maila dela esan genezake.

Ekintza komunikatiboa

Ekintza komunikatiboa osotasun bat da. Baina osotasun dinamikoa. Horregatik, ekintza eta bera gauzatzen duen testua aztertzean, faktore dinamikoen bila joan behar dugu: ekintzaren egile, eragile, adierazle eta baldintzatzaile diren faktoreen bila:

  1. NOR (irakaslea, aita, ama, bezeroa, adiskidea, arduraduna,…)
  2. NORI (ikaslea, semea, alaba, menpekoa, laguna,…)
  3. Erabilera-esparrua
  4. xedea.

Testuaren barne-eraketan hiru maila bereizten dira:

  1. Testuaren azpiegitura orokorra
  2. Testualizatze-mekanismoak
  3. Gauzatze enuntziatiboaren mekanismoak.

Era eskematikoan:

  1. Testuaren azpiegitura orokorra
    1. Plan orokorra
    2. Diskurtso-tipoak
    3. Interaktibotasuna
  2. Testualizatze-mekanismoak
    1. Testu-antolatzaileak
    2. Izen-kohesioa
    3. Aditz-kohesioa
  3. Gauzatze enuntziatiboaren mekanismoak
    1. Ahots enuntziatzaileak
    2. Modalizazioa

Helburua

Ikaslearen lanbide, ikasketa edo zaletasunei dagokien gaitasun-maila eskuratu, bai ahoz eta bai idatziz, aldi berean euskara teknikoa landuz eta gaitasun orokorra ere garatuz.

Gaitasun estrategikoa lantzea da laugarren mailaren helburu nagusienetariko bat, hots, erabakiak hartzeko gaitasuna lantzea. Horrela, hizkuntz arauen mundua gaitzetsi gabe (ezinbestekoa baita gramatika-arauak betetzea), erabakien mundu zabal eta oparoan ikusiko du bere burua hizkuntz erabiltzaileak, aldi berean gero eta autonomoago, sortzaileago eta erantzuleago.

Urritik ekainera egiteko, bi aukera, astean zehar, edo ostiral edo larunbatetan.

  • Astean hiru egun, astearte, asteazken eta ostegunetan, 
  • 10:00-12:00 edo 18:00-20:00
843,00 € (1. epea klaseak hasten direnean 546,00 € – 2. epea abenduan 297,00 €)
  • Ostiraletan 16:00-20:00 ordutegian
  • Larunbatetan 09:00-13:00 edo 18:00-20:00
650,00 € (1. epea klaseak hasten direnean 420,00 € – 2. epea abenduan 230,00 €)

MATRIKULA EGITEKO HEMEN!!!

*Jakinarazi nahi dizuegu, zuen beharren arabera, ahalik eta eskaintzarik zabalena egiten ahalegintzen garela, on-lineko aukerak barne. Irakaslea Pedro Alberdi izango da. Idatz iezaiozue lasai, eta, nahi izanez gero, hitzordua adostu euskaltegian aurrez aurre hitz egiteko. Bertan, Pedrok berak ikastaroaren xehetasun guztiak azalduko dizkizue. Hemen irakaslearen e-maila: pealberdi@yahoo.es Zuen mezuan, ez ahaztu, faborez, telefono zenbakia jartzea.

© 2018 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?